KA zoratzen hasi da: emozioak korapilatzen hasi zaizkio eta ezin ditu kontrolatu. “Ez dut gehiago sentitu nahi! “ oihukatuko du bere indar guztiekin. Bere desioa egia bihurtuko da eta munduak koloreak galduko ditu, zuri beltzean bizi beharko du protagonistak abentura berri bat. Ka, lagunekin batera, bidaia ahaztezin batean murgilduko da mundua, berriz ere, kolorez eta emozioz bete dadin.
Koloreka familientzako ikuskizun musikala Euskal Herriko antzokietan zehar aurkituko duzue 2025eko udazkenetik aurrera.