Koloreka disko-liburuan oinarritutako hainbat jolas eta ariketa proposatzen dizuegu atal honetan. Ariketa guztiak erabat moldagarriak dira eta taldean egiteko diseinatu dira.
JOLASAK
Euskal sortzaileak ezagutzeko ariketa: proiektuan parte hartu duten sortzaileak gertuagotik ezagutzeko eta, bide batez, euskal kulturara hurbiltzeko ariketa.
Kolorekantak: emozioak eta koloreak musika eta hitzen bidez lotzeko dinamika.
IpuinKa: antzerkia eta talde lana baliatuz taldeka ipuinak kontatzeko dinamika dibertigarri eta parte-hartzailea.
KoloreKartak: Karta sorta pertsonalizatuekin jolasteko dinamika.
HELBURUAK:
Hezkuntza emozionala modu ludikoan landu eta horretarako tresnak eskaintzea.
Euskal kulturarekiko harremana sustatzea ipuin, kanta eta jolasen bitartez.
Euskal literatura eta musikarekiko zaletasuna sustatu Haur Hezkuntzako azken zikloko eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleen artean.
Irakurketa, ulermena eta adierazpen gaitasuna taldean landu.