Koloreka

Zer da Koloreka?

Disko-liburu bat: 8 kantu, 8 ipuin, 8 emozio eta 8 kolore.

Ipuin eta kantu bakoitza emozio eta kolore zehatz bati lotuta dago (Koloretako Munstroaren filosofian oinarrituta).

8 ipuinak minuskulaz eta maiuskulaz azaltzen dira idatzita, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleek irakur ditzaten.

Kantu bakoitzak propio sortutako letrak eta melodiak dauzka. Hauek Euskal Herriko hamaika artistek sortu dituzte: idazleak, bertsolariak eta musikariak.